ASTEaZKENEaN aurkeztu zituzten, Usurbilgo Udaletxean, martxan jartzekoak diren bi kanpaina. Buruntzaldeko Udalek sortutako egitasmoak dira eta horren berri eman zuten Astigarragako eta Usurbilgo ordezkariek.
‘Apellidoak abizendu’
Alde batetik, Apellidoak abizendu egitasmoa aurkeztu zuten asteazkenean. Honen bidez, euskal abizenak euskal grafian jarri nahi dutenentzako zein pauso eman behar dituzten zehaztu nahi da; eta bereziki 18-19 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago, urte horietan nortasun agiria berritu behar izaten baitute.
Kanpaina aurrera eramateko esku orriak banatuko dituzte Cho! Gueuc abisenac euscaras lemapean eta informazio guztiarekin. Hernanin 500 esku orri banatuko dituzte eta horretaz gain 25 kartel ezarriko dituzte leku ezberdinetan.
‘Etxejabeen
komunidadeetako agiriak’
Asteazkeneko agerraldian beste kanpaina baten berri ere eman zuten: Etxejabeen komunidadeetako agiriak gida kaleratu dute. Etxe-portaletako komunidade bileren agiriak euskaraz nola idatzi azaltzen da bertan eta hiztegi bat ere badakar horretarako. Gida CD batekin osatu dute eta guztira 2.955 ale editatu dira, horietatik 1.215 Hernanin banatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!