Udalak txotx denboraldia dela-eta, autobus zerbitzua jarri du Osiñaga aldeko sagardotegietara joateko. Lehenengo aldia da horrelako zerbitzu bat martxan jartzen dela eta honako ibilbidea egingo du autobusak, Urbieta kaletik hasita: Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi. Hernanira itzultzeko ere ibilbide berbera egingo du Elorrabitik Urbieta kalera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!