2005ean 190 haur jaio ziren Hernanin, 2004an baino gutxiago

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 3a, 02:00

Hala ere, jaiotza kopurua azken urteetako haundienetakoa izan da eta 1995 urteaz geroztik gorako joera ikusi daiteke. 2005 urtean 152 heriotza izan ziren Hernanin.

2005 urtean 190 haur jaioberri erroldatu zituzten Hernanin, 2004an baina gutxiago. Izan ere, 2004 urtean berrehundik gora izan ziren jaiotako haurrak, azken urteetako kopururik haundiena. Hala ere, 2005 urteko datuek ez diote azken hamar urteetako joerari gehiegi eragiten eta ikusi daiteke gero eta haur gehiago jaiotzen dela (1989an izan zen kopuru bajuena, 137 haur). Jaiotza tasari dagokionez, Hernanin 10,09an dago tasa hori, hau da, 10 haur jaio ziren 2005ean 1.000 biztanleko. Gipuzkoako jaiotza tasa baina altuagoa izaten jarraitzen du Hernanikoak, Gipuzkoan 9 haur pasatxo jaio baitira 1.000 biztanleko. Jaiotza tasa hildakoena baina altuagoa Era berean, eta azken urteetako joerari eutsiz baita ere, jaiotza kopuruak hildakoena gainditu zuen 2005ean. Lehengo urtean 152 hildako izan ziren Hernanin, 1.000 biztanleko 8 pertsona gutxi gora-behera. Datu horien arabera, azken urteetan berezko biztanleria hazten ari da Hernanin (migrazio mugimenduak kontuan izan gabe) eta hortaz, saldo begetatiboa positiboa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!