Autobus zerbitzua jarri dute Osiñagako sagardotegietara joateko

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Udalak autobus zerbitzua jarri du txotx denboraldirako Osiñagako sagardotegietara. Ibilbidea da: Urbieta kalea, Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi. Autobusa ostegun, ostiral eta larunbat gauetan aterako da Hernanitik 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan. Sagardotegietatik itzultzeko ibilbide berdina egingo du 23:00etan, 23:30etan eta 24:00etan. Txartelak euro bat balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!