Liburu kritika: ´El destino del barón Von Leisenbohg´

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 2a, 02:00

Bakarrik, bakar bakarrik!
Bere maitearen hilobiaren aurrean dago, eta eskuan darama oraindik bere maitearen hatzen usaina duen luma. Goizero paseatzen da hilerritik, hilobien artean, eta jendea negarrez eta erreguka ikusten du. Bertan dabilen jendea ezagutzen hasten da...
Nor da ile hori eta begi tristedun gizon hori? Nori egiten dio negar?
Berak bisitatzen duen hilobia nire emaztearen hilobitik oso gertu dago. Gizon horrek nire arreta piztu du. Ezagutzen dudala uste dut. Bidaiaren batean topo egingo genuen? Agian antzokian? Edo kalean? Horrela bakarrik uler dezaket inoiz ahaztuko ez dudan begirada hura...
Gaztea eta ederra da.
Egun horietako batean hilerriko ormaren ondoan nengoela, nola iristen zen ikusi nuen. Bera zen!
Poliki-poliki egunero joan ohi zen lekura zuzendu zen, eta belaunikatu egin zen. Nire emaztearen hilobiaren gainean belaunikatu zen! Ez zuen errezatzen, ezta negarrik egiten ere. Berehala zutik jarri zen eta beti bezala hilerriko bide guztiak zeharkatu zituen. Nire aurrean gelditu eta lasai-lasai begiratu ninduen. Deitu nahi izan nion, baina ez nion deitu... nor da nire emaztearen hilobiaren aurrean belaunikatzera ausartzen den gizon hori? Zer zen nire emaztea gizon harentzat? Zer egin hori jakiteko? Bat-batean nire iragana guztiz zatikatu zen. Erotu egin ote naiz? Agian nire emazteak ez ninduen maite? Nor da gizon gazte eder hori? .
 

Naiara Anzizar
Hernani Institutua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!