Hernanik Bartzelonan jokatuko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Hernanik Bartzelonan jokatuko du bihar, orain arteko talderik ahulenaren kontra, L’Hospitaleten kontra. Hernaniarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude, Durangoren kontrako lehengo asteko partidua elurragatik bertan behera geratu eta gero. Hernaniarrek 4 partidu irabazi dituzte orain artean, galdu adinaxe. Bartzelonako taldeak, berriz, partidu bakarra irabazi du orain artean. Hala ere kontu ibili behar da talde kataluniarrarekin, maila haundia izaten baitu normalean, eta inork ez baitaki denboraldi txarra zergatik daramaki. Bihar, 12:00etan, Feixa Llarga zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!