Gazte Txokoan Sex-Drog informazio puntua zabaltzen dute hilean bitan, ostiraletan. Gaur ere horrela egingo dute eta bertan gaztetxoen sexu eta drogaren inguruko zalantzak eta galderak argitzen saiatuko dira. Horretaz gain, asteburu honetan izango dute zereginik Gazte Txokora hurbiltzen direnek, bihar zinemara joango dira eta etzi, botak jantzi eta mendi irteera egingo dute. Bestalde, datorren ostiralean eskalatzera joango dira eta izena eman nahi duenak gaur du azken eguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!