Tailer honetan bi motatako xaboiak egin ditugu: bata, sosa eta olio erabiliaz
(beraz, birziklatu egiten dugu) eta bestea, glizerina solidoaz.
Olio erabiliarekin egindako xaboiak:
Tailer honetarako olio erabilia, sosa, ura, koloratzaileak eta esentziak (hautagarri)
behar ditugu. Lan eta denbora asko daraman tailerra da, 2 ordutik 4 ordura iraun
dezake, produktu guztien nahasketa berotu eta etengabe eragin behar baita
besteak beste. Aldiz, honen abantailak olioaren berziklapena eta oso merke
ateratzen dela dira. Xaboi mota hau, bai likido eta bai solido moduan aurkez
daiteke. Beti erabili izan den xaboia da eta oso ondo kentzen ditu arropetako
zein altzarietako mantxak.
Glizerinazko xaboiak:
Xaboi mota hau egiteko aldiz, glizerina, koloratzaileak, esentziak eta
alkohola behar dira. Xaboi hauek oso erraz egiten dira. Molde ezberdinak
erabiliz itxura desberdinak emateko aukera ematen dute. Xaboi mota hau ez da
arropetako mantxak garbitzeko aproposa, baizik eta erabilera pertsonalerako,
perfume gisa, apaingarri moduan... Tailer hau oso erraz egiteko da eta ordu bete
eskasean egin daiteke. Adin ezberdinetako jendearentzat egokia da, umeetatik
hasi eta helduetaraino.
Tailer hau egiteko prest egongo ginateke. Norbait interesaturik balego, gurekin
harremanetan jar daiteke, Gizarte eta Kultur Animazioko 1. mailako ikasleei
zuzenduz, honako helbide edo telefonoan:
Hernani Institutua
Santa Barbara auzoa z/g
Telefonoa: 943 551188 / Faxa; 943 552271
Posta Elektronikoa: institutua@hernanibhi.com. yy
Oihane Sanz eta Nagore Zubitur
Hernani Institutua