Amnesty International

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 2a, 02:00

Hernani Institutuko goi mailako Animazio Soziokulturaleko 2. mailako ikasleak, Amnistia Internazionalekin elkarlanean proiektu bat egin dugu. Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Ainhoa García eta Oihana Ortegaren (Gure institutuko animazio soziokulturaleko ikasle ohiak izan direnak) laguntza, beraiek Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) honetakoak izanik, aukera hori eskaini digutelako.

Proiektu honekin Animazio Soziokulturaleko zikloan ikasitako hainbat ikaskuntza praktikan jartzeko aukera izan dugu. Izan ere, `Komunitate-Garapena` moduluaren irakasleen gidaritzapean gizarte alorreko benetako proiektu bat diseinatzeko eta praktikan jar-tzeko aukera izan dugu.

Proiektu honen xedea, emakumearen giza eskubideak aldarrikatzea eta hauen urraketa salatzea da. Gaur egungo gizartearen eta orain datozen pentsamoldeek matxista izaten jarraitzen dutela iruditzen baitzaigu. Hori aldatzeko garaia delakoan, emakumeak errespetatu eta gizonen eskubide berberak dituztela aldarrikatu nahiko genuke.

Proiektu hau DBHko 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Adin hau interesgarria eta eraginkorra iruditzen zaigu hainbat ideia eta jokabide aldatzeko. Beraien adina kontuan izanik, ahalik eta erakargarriena egiten saiatu gara.

Animazio Sozio Kulturaleko hainbat ekintza diseinatu ditugu, ikasleak gai honen inguruan sentsibilizatu daitezen. Jolasean oinarritutako proiektua da modu eraginkorrago, errazago eta alaiago batean lantzeko.

Egitasmo honetan, emakumearen hainbat arlo ezberdin landu ditugu, besteak beste: kirola, erlijioa, publizitatea, kultura, musika... eta abar. Gezurra dirudien arren, gaur egun oraindik ere gizartean oso errotua dago matxismoa eta emakumea gutxiago delako ikuspegia. Argudio honen adibide garbi bat musikan ikus dezakegu: Topatu dugun abesti baten letrak honakoa dio: `Y si ella se porta mal, dale con el látigo, si se sigue portando mal, dale con el látigo y si ella se porta mal, dale con el látigo, dale con el látigo, dale con el látigo.`

Gaur egun honelako pentsaera bultzatzea lotsagarria irudi-tzen zaigu. Baina musikaz gain, beste hainbat arlotan topa dezakegu diskriminazio hau.

Proiektuak zati desberdinak ditu. Zati bakoitzean, lehen aipaturiko gaiak lantzen ditugu eta guk hauek diseinatzeaz gain dinamizatu ere egiten ditugu. Gai hauetan emakumearen papera eta betebeharra lantzen dugu. Bukaerarako, fitxa-joko erraldoi bat prestatu dugu, eta bertan aurrez ikusitako gaietatik ateratako galderak egiten ditugu. Gainera, hainbat proba ere pasa beharko dute garaile izateko.

Proiektu hau praktikan jartzeko DBHko hainbat ikastetxerekin harremanetan gaude.
 

Izaro Pikabea eta Carolina Garcia
Hernani Institutua


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!