URTERO antolatzen da Hernanin Mozorro Festa deiturikoa Inauterietan. Bertan,
gazte taldeen eta banakakoen musika saioak eta emanaldiak izaten dira,
mozorrotuta daudela.
Aurten Mozorro Festa otsailaren 25ean izango da, larunbatarekin, arratsaldeko
19:00etan Tilosetan. Festa barruan sariketa bat izaten da eta parte hartu duten
gazteen artean banatzen dituzte sariak.
Entsaio-bilera gaur
Festa antolatzeko lau entsaio egingo dituzte eta gaur da lehenengoa,
arratsaldeko 17:00etan Biteri Kultur Etxeko areto nagusian.