ONGINTZA Patronatuak Zuzendaritza Batzordea du gaur eta bertan hitz egingo dute hainbat zerbitzu emateko deituko diren lehiaketetaz. Batetik Zaharren Egoitzako eta Eguneko Zentroko Animazio Soziokulturaleko zerbitzurako deituko dute lehiaketa. Zerbitzu hau bazegoen lehenagotik ere eta baldintza da kontratatuko den enpresak lehen zeuden langileak mantentzea.
Beste zerbitzua da 11 eta 16 urte arteko gazteak, arazoak dituztenak, gizarteratzeko zerbitzua. Zerbitzu hau 2005eko abuztura arte egon zen martxan baina orain programa berri batekin hasiko dira. Ikastetxeen bidez antzematen da zein gaztek dituen arazoak (familian, inguruan..) eta herrian dauden baliabideen bidez gizarteratzen dira. 60.000 euroko aurrekontua du zerbitzu honek.
Azkenik, beste urte betez luzatuko dute Zaharren Egoitzako sukaldaritza zerbitzua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!