Espetxean sartu dute gazte bat labanarekin eraso egiteagatik

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 2a, 02:00

ERTZANTZAK jakitera eman du gazte hernaniar bat espetxean sartu dutela igande goizaldean Hernaniko diskoteka batean izandako borrokaldi batean beste gazte bat labanarekin eraso-tzeagatik. Ertzantzak azaldu duenez, igandean goizeko 04:45 aldera, Hernaniko diskoteka batean hainbat lagun borrokan ari zirela, gazte bat lepotik odoletan zegoela jakin zuten. 24 urteko gaztea, anbulantzian eraman zuten Donostiako Ospitalera. Bertan ikusi zuten lepoko ebakiak ez ziola arteria nagusirik kaltetu. Bestetik, bertaratu ziren agenteek jakin zuten liskarrean parte hartutako gazteek ihes egin zutela eta bila aritu ziren inguruko errepideetan. Goizeko 05:00etan auto susmagarria ikusi zuela azaldu du Ertzantzak lekukoek emandako datuekin bat egiten zuen eta arropetan odol-arrastoak zituztela ikusita, atxilotu egin zituzten bi lagun. Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zituen Ertzantzak eta bitatik bat, B.J.G. 21 urteko hernaniarra espetxeratu egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!