‘American Splendor’ gaur Zine Klubean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 2a, 02:00

Gaur gaueko 22:00etan jarriko dute, Biteri kultur etxean.

ZINE Klubeko saioan gaur American Splendor pelikula jarriko dute.Gaueko 22:00etan, Biteri kultur etxean.

Komikiekin lotutako filma
Harvey Clevelandeko ospitale bateko langilea da, egun batean Robert Crumb ezagutuko du, handik urte batzuetara famatu egingo den komikigilea. Harvey konturatuko da komikia bide egokia dela adierazpenerako eta American Splendor izeneko komikia osatuko du, amerikar langileen bizitzaren argazki ironikoa dena. Komikia 1976garren urtean argitaratu zen eta Harvey 80ko hamarkadako kultorako komikigile bihurtu zen lan horri esker.
Pelikularen zuzendariak dira Shari Springer Berman eta Robert Pulcini.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!