Eroskik otsailaren 8an irekiko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 2a, 02:00

Agustinatan joango da lokal berria, 1.000 metro koadro eta 5.000 produktu desberdinekin. Atzo aurkezpen ekitaldia egin zuten Bernabe Tierno psikogoloarekin.

EROSKIK Agustinatan irekitzekoa duen denda berria aurkeztu zuen atzo prentsaurrean, Biterin. Otsailaren 8an izango da irekiera, baina, inaugurazio ekitaldia otsailaren 7an dute egitekoa, datorren asteartean, 19:00etan. Hernaniko denda berriak 1.000 metro koadroko azalera izango du eta 5.000 produktu. Okindegiko produktuak, txarkuterikoak, harategikoak, arrandegikoak, fruterikoak, zerbitzu librekoak, esnekiak, ultramarinoak, drogeria eta edariak izango dira. 5.000 produktuetatik 1.000 eroski markakoak izango dira. Ordutegia, berriz, goizeko 09:00etatik 21:00etara izango da.

Hogeita hamar langile
Hernaniko Eroskik 30 langile izango ditu, Hernani ingurukoak gehienak, atzo prentsaurrean esan zutenez. Egindako inbertsioa berriz, 2.100.000 eurokoa izan da. Juan Martin Martinez, Gipuzkoako supermerkatuetako buruak atzo esan zuenez, Eroskiren helburua da herriko ekonomiako parte izan eta herrian kooperatzea.
Irekieraren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, familiaren eguna egingo du otsailaren 4an Eroskik, Atse-gindegi plazan. Bertan gaztelu puzgarriak, pelota etxeak, ludoteka eta abar izango dira neska-mutilentzat, 10:00etatik 14:30etara.

´Bezeroa da protagonista`
Atzo herritar eta agintariekin ekitaldi bat egin zuen Eroskik eta bertan Bernabe Tierno psikologo famatuak hitz egin zuen. Bere hitzetan, Eroskin bezeroa da protagonista eta supermerkatuetan bere etxean dagoela uste du jendeak. Azpimarratu zuen Eroskik ateratzen duen aldizkaria eta baita beren irabazien % 10 akzio sozialean inbertitzea ere.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!