Bi neurtzaile behar ditu Udalak, herrian euskeraren kale erabilera neurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko apirilaren 6a

Bi neurtzaile boluntarioren bila dabil Goizuetako Udala, herrian euskeraren kale erabilera neurtzeko. UEMAren neurketak dira, zenbait herritan egingo direnak. Apirilaren 25ean jasoko dute formazio saioa, eta bi astez egingo dituzte neurketak. Interesa daukanak, Udalarekin jarri behar du harremanetan, eta bihar da azkeneko eguna: udaletxean bertan (09:00-12:30), udala@goizueta.eus helbidera idatzita, edo 948 51 40 06 telefonoan (09:00-12:30). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!