Musika espiritual eta gospel kontzertua etzi, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 6a, 02:00

Kontzertu berezia eskainiko dute etzi, larunbatean, Kantuz eta Dakapo abesbatzek. Mila­gro­sako kaperan jarri dute hitzordua, eliz musika emanaldia eskaintzeko. Arratsal­deko 20:00etan hasiko da.
Musika espiritual beltza eta gospela izango dira, zehazki, landuko dituztenak. Eta horretarako, David Cid Jazz Hirukotearen laguntza izango dute, kontzertuan: David Cid pianoarekin, Rakel Arbeloa ba­teriarekin, eta Nacho Fom­bu­ena baxuarekin.

Hamahiru pieza, guztira
Konpletoa izango da, eskainiko duten emanaldia. Guztira, hamahiru pieza eskainiko di­tuzte. Dakapo hasiko da, bost abesti kantatuz: The storm is passing over, Nobody knows the trouble I’ve seen, Good news, Amacing Grace eta Happy land. Jazz Hiru­ko­teak eskainiko du beste pieza bat gero, The preacher izenekoa.
Kantuzek hartuko du txanda, beste bost abestirekin: Ain’-a that good news, My lord, what a mornin’, Soon ah will be done, Deep river eta I’m gonna sing ‘til the spirit
Eta kontzertua borobiltzeko, elkarrekin abestuko dituzte bi abesbatzek eta hirukoteak, az­keneko bi abestiak: This little light of mine, Ha­rry Dixon Loe­sena; eta What a mighty god, Eric McDa­niel­se­na

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!