Dantza eta dibertsitate funtzionalari buruz, bideo emanaldia eta solasaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 6a, 02:00

Bideo emanaldia eskainiko du gaur, Biterin, Jokin Labaien Koxka elkarteko kideak. Dan­tza eta dibertsitate fun­tzio­na­lari buruzko proiekzioa izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasita, ordu erdiko iraupena izango du. Hiru bideo jarriko ditu Labaienek, saioan zehar: Wolf, Catch me eta Who, me?
Eta proiekzioaren ondoren, solasaldia ere egiteko aukera izango dute, bertaratzen dire­nek, dibertsitate funtziona­la­ren gaiaren eta bideoetan iku­sitakoaren inguruan.
Sarrera doan izango da, eta borondatea bes­terik ez dute eskatuko, hiru bideoen ema­naldia ikusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!