Astigarraga ere Korrikaren alde

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Ttipi-ttapa ttipi-ttapa... Ko­rri­­ka!!! Oihu artean egin zituzten atzo astigartarrek ere herriko kilo­metroak. Her­nanitik, atzerapenik gabe eta esperotako orduan, egu­erdiko 11:45ak aldera iritsi zen, Iretzatik barrena, Ko­rri­ka 20 Astigarragara, eta ehun­daka lagun izan ziren eus­ke­raren alde korrika egin zu­te­nak. Beste urte betez arrakasta itzela eduki du.
Eta ostiralean, Korrikari bukaera emateko egingo da Korrika Txikia Herri Esko­lako ikasleekin batera, bi txandatan: lehen goizeko 11:15etan abiatuko dira bi urteko haurrak laugarren mailakoekin batera; eta bi­garren 15:00­etan, al­diz, beste guz­tiak egingo dute korrika.

Iruñeara autobusa
Nafa­rro­an egingo ditu az­keneko metroak; Iruñan, zehazki, datorren igandean bertan. Goizeko 10:18etan iritsiko da Nafarroako hiri­burura, eta 12:30etan izango da Ko­rrikaren bukaera. Bertara joateko, autobusa jarri dute Astigarraga, Her­na­ni eta Goizuetatik. Asti­ga­rragako Joseba Baran­diaran plazatik aterako da, goizeko 08:30etan; eta Her­nanin, Atse­gindegin egingo du geldialdia, 08:45etan. Txar­telak 12 euroan daude salgai, Asti­garragako AEKn, Ikatzan eta Zipotzan; eta Her­na­niko AEKn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!