Apenas egin zuen ordu erdi Korrikak Hernanin, atzo goizean. Baina nahikoa eta sobera izan zen, herriko kale eta txoko guztietan festa giro ederra zabaltzeko. Oihuka eta saltoka jarri zituen herritarrak, Hernanin sartzearekin batera, eta Astigarragarako bidea hartu zuen arte.
Hori baino lehen, omenaldia jaso zuen Kontxita Beitiak, aurtengo Korrikaren Hernaniko omenduak. Aurreskua dantzatu zioten, eta lore sorta eta argazki bat oparitu zizkioten.
Iruñan, azkeneko zita
Gehiagorako gogoz geratu direnek, aukera daukate Korrikaren bukaerara joateko, igandean. Autobusa jarri dute Hernanitik, 08:45etan Atsegindegin; eta txartelak salgai daude Hernaniko AEKn, 12 euroan.