Azoka berezia larunbatean, bizikletekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Berezia izango da hilabete ho­netan, Bigarren Eskuko Azoka: larunbat honetan egingo dute, eta erabilitako bizikleten mer­ka­tua ere izango da. Goizeko 10:30etatik 13:30etara egongo dira postuak, Urbieta kalean; eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin.
Baina bizikletak bakarrik ez, aukera izango da saldu, ero­si edota trukatzeko, mu­gi­kor­tasun jasangarriarekin lo­tura daukan beste edozein objektu edo osagarri: patinak, patineteak, kaskoak, jantziak, babesak...

Gordailu eta salmenta zerbitzua, doan
Bizikleta txiki geratu zaionak, edo sal­du edota aldatu nahi duenak, aukera dauka bertan. Doakoa izango da gordailu eta salmenta zerbitzua, horre­ta­rako prestatuko duten ere­mu­an. Saldu nahi dena, larun­batean bertan eraman behar da postura, goizeko 09:00etatik 10:30etara. Eramaten diren objektu guztiek, egoera onean egon behar dute, eta norberak jarriko die prezioa; gehienez ere, 300 euro. Hortik aurrera, antolatzaileak arduratuko dira  objektuak zaintzeaz eta sal­tzeaz. Gero, zerbait utzi dute­nek 13:30etan pasa beharko dute bertatik, saldutakoaren dirua edo objektuak jasotzera.

Behemendiko azoka ere bai
Larunbatean izango da, baita ere, Behemendiko azoka. Plaza Berrin jarriko dute, goiz osoan zehar, mota guztietako produk­tuekin: gaztak, ba­razkiak, lore eta landareak, pateak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!