Bukaera borobila emango diete gaur, Goiz Eguzki abesbatzaren 10garren urteurreneko ospakizunei. Kontzertu bereziak izan baziren aurreneko biak, monologo saio barregarria izango da gaurkoa. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Goiz Eguzkin bertan.
Hiru aktore igoko dira taula gainera, Goiz Eguzkiko antzerki taldekoak hiruak; eta eskainiko dute monologo bana, beraiek prestatutakoak, Kamen Mendiolaren zuzendaritzapean.
Cincinnatiko erregina, eta Adarrako sorgiña
Horrela, Ainhoa Pinedak La reina de Cincinnati y su ukelele eskainiko du aurrena; gero, Jose Luis Gomezek Don Juan Resucitado; eta azkenik, Ixiar Gurmendik Uxue Adarrako Sorgiña izenekoa.