«Ez goaz uko egin diogulako esku-hartze proiektuari»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Ergobiako errumaniar kan­pa­menduan bizi ziren azke­neko sei familiak aste­le­he­nean agurtu zuten Asti­garraga. Uda­lak zabaldu zuen prentsa oharra ez dela zuzena argitu nahi dute. «Ez goaz uko egin diogulako esku-hartze pro­iek­tuari. Ezin izan dugu pro­graman sartu baliabide falta­gatik. Ezin genuen ordaindu fidantzan eskatzen zena» dio Ionelek, familia bateko aitak.
Berarekin batera Lecri emazteak eta Cristian eta Biorel semeek utzi berri dute herria. Bi haurrek euskeraz bikain hitz egiten dute eta ikasturtea ezin izan dute amaitu, Astigarragako herri eskolan. «Kontratua uzta­ilean amaitzen zen, baina hiru hilabete lehenago bota gaituzte. Haurrek ikasturtea ezin izan dute amaitu. Ez digute utzi». Ikastolako zu­zen­daritzak eta irakasleek ere eskatu zuten zortzi eta sei urteko mutikoek ikastolan jarraitzea. Gainera Cristianek arnasketa arazoak ditu eta tratamendu baten beharra du.
Bere garaian uztaila arteko kontratua sinatu zuten. «Egia esan ongi ez genekien zer ari ginen sinatzen. Mahai aurrean jarri zizkiguten kon­tratuak eta sinatu egin genituen. Hala ere lehenago botatzen gaituzte. Uste dut abiadura haundiko trenaren lanak egin behar dituztela berehala eta horrexegatik bidali gaituzte orain, eta ez zegokion epean».  Gaur iristekoak dira Erru­maniara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!