Crossfit saioa larunbatean egingo da Txomiñenen

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Modan  dagoen crossfit kiro­la ezagutzeko aukera iritsi da Astigarragara. Duela hilabete bat aurkeztu zen saioa, la­run­bat honetan egingo da Txo­mi­ñene fron­toian. Udalak eza­gutzera eman nahi du eta horretarako antolatu du kirol ekitaldia, larunbatean, goi­ze­ko 11:00etatik eguerdiko 14:00­etara udaletxeko plazan.
Ubarburu poligonoan da­goen Indar Crossfit gimnasio astigartarrak antolatuko du ekitaldia Udalaren lagun­tzarekin.  Ikuskizuna doan izan­­go da, eta kirol ekintza berri hau ezagutu nahi duten astigartar guztiak gonbida­tuta daude eta bertaratu daitezke.
Crossfit herrialde ezberdi­netan modan jartzen ari den kirol ekintza da eta, hain zuzen ere, herri kirolekin dauzkan antzeko­tasunen­ga­tik ezagutzen da mundu oso­an zehar.  

Herri kirolekin alderatzen dute Estatu Batuetan
Horren inguruan, Estatu Ba­tuetan duela gutxi aurkeztu zu­ten Euskal Herrian graba­tutako herri kirolak eta crossfita alderatzen dituen dokumental bat.  
Puri purian dagoela apro­betxatuz, Astiga­rragako Uda­lak ki­rol ekintza hau babestu zuen, martxo­aren 7an egin­dako kirol ba­tzordean esan bezala: «horre­la, Astiga­rra­gako udal gober­nuak kirol eta jarduera fisikoarekiko duen konpro­mezua adieraz­ten du berriz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!