Erramu Igandeak hasiko ditu Aste Santuetako egitarauak

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Aste santua gainean da eta igande honetan bertan ha­siko dira ospakizunak. Erra­mu Igandea apirilaren 9an ospatzen da eta erra­muen bedeinkazioa, eukaristia eta fa­milien meza egingo dute. Hori hasteko.
Jarraian, asteartean, adis­kidetze sakramentuaren el­kar­teko ospakizuna antolatu da eta ostegunetik aurrera ha­siko dira Aste Santuetako errezoak, mezak eta ospa­kizunak.  Egun haundiak Ostiral Santua, Larunbat Santua eta Piztuera Igandea dira. Gurutze Bidea ostiralean egingo da 10:00etan hasita. Astelehen pazko egu­nean Santiomendiko er­mi­tan apaiza gabeko ospa­ki­zunak emango dio amaiera asteari. Pazkoko berrogeita hamar aldian Pentekostera arte, igan­­deetako eukaristiak na­gu­siro ospatuko dituzte.
Apaiz eta erlijioso boka­ziodunak eskatuko dira eta misioetako apaizen alde eta gaixoen alde otoitz egingo dute.

EGITARAUA
Apirilak 9 Erramu Igandea: 10:30etan Erramuen bedeinkazioa eta eukaristia. Familien meza.
Apirilak 11: Adiskidetze sakramentuaren elkarteko ospakizuna.
Apirilak 13 Ostegun Santua: 18:00etan Jaunaren afariko eukaristia.
Apirilak 14 Ostiral Santua: 10:00etan Gurutze bidea. 18:30etan Jaunaren heriotzaren ospakizuna.
Apirilak 15 Larunbata Santua: 21:00etan Pazko Gaubeila. Argiaren liturgia. Hitzaren liturgia. Bataioraen liturgia. Eukaristiaren liturgia.
Apirilak 16 Piztuera Igandea: 10:30etan Piztuera igandeko meza..
Apirilak 17: 11:00etan Santiago Mendiko Ermitan apaiza gabeko ospakizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!