Txikienak, gaztetxoak eta adinekoak atera ziren korrika atzo, Hernaniko kaleak hartuz, Korrika badatorrela ospatzera.
Gaur iritsiko baita Korrika Hernanira! Goizeko 11:04etan sartuko da herrian, eta kalez kale zeharkatuko du, gero Astigarragarako bidea hartzeko.
Galarretan, berriz, Jurgi Ekizaren kontzertua antolatu du Mondragon Unibertsitateak, 12:30etan debalde, Korrikarekin bat egiteko. Tokia erreserbatzeko, deitu: 608 760 252.
Korrikaren bukaerara joateko, autobusa
Eta behin Hernanitik igarota, eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik pasa ondoren, Iruñan bukatuko da Korrika, igandean. Bertara joateko, autobusa jarri dute Hernanitik, 08:45etan Atsegindegin, eta txartelak salgai daude, Hernaniko AEKren lokalean (Larramendi 11), 12 euroan.