Merezi bezain ondo ospatu zuten ostiralean, Sandiusterri zaharren egoitzan, 100 urte bete zituela Tomasa Urdalleta Uzkudunek! Bazkari eder baten bueltan ospatu zuen urtebetetze borobila, bere senide eta lagunekin. Eta Udal ordezkarien bisita ere jaso zuen. Luis Intxauspe alkatea eta Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako presidentea izan ziren bertan, omenaldi txiki bat egiteko.
Azpeitian jaio zen Tomasa, 1917ko martxoaren 31n; eta Parisera joan zen lanera gero. Urte luzez bizi izan zen Frantzian, eta 2007an etorri zen Hernanira, eta Sandiusterri zaharren egoitzan bizi da orduz geroztik.