Hernanin izango dira gaur, 18:00etan Biterin, Magaleko emaginak. Etxeko erditzeei buruz, hitzaldia eskainiko dute, debalde, Clara Rosasek eta Josune Ibargoyenek: «hasi ginenetik, gero eta eskaera gehiago dauzkagu etxean erditzeko, eta asko Hernanikoak dira, %10-15 inguru», nabarmendu dute.
Non erditu, «oso pertsonala»
Azaldu dute, ospitalean eta etxean erditzeak, bere abantailak eta desabantailak dauzkatela: «hori oso pertsonala da, bakoitzak erabaki behar du, erditzea ondo joateko, zein tokitan sentituko den lasaiago». Eta azpimarratu dute: «guri gehien inporta zaiguna da, emakumeei beste aukera bat eskaintzea. Espero dugu etorkizunean, ahal den kasuetan, emakume bakoitzak libre erabakitzea non, nola eta norekin erdituko duen».
Hori bai, argitu dute etxean erditu ahal izateko, baldintza batzuk bete behar direla, arrisku bajuko haurdunaldi eta erditzea izan behar baita. yy