Fitxaketarik ez onartzea, aurtengo Berria Txapelketako berrikuntza

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 3a, 02:00

Larunbatean aurkeztu zuten XIV. Berria Txapelketa Petr­i­tegi sagardotegian; Berria egun­kariarekin batean Her­na­ni eta Gazteleku klubek an­to­latzen duten txapelketa honetako babesle berria baita.
Igandean emango zaio hasiera lehiari, baina Hernani final zortzirenetan hasiko da jokatzen, maiatzaren 7an. Finala, berriz, ohi bezala, ekai­naren 25ean, San Joan­e­tan jokatuko da, Her­na­nin.

Hiru berrikuntza
Aurten, 21 klubek hartuko dute parte txapelketan: Gipuzkoako 8k, Nafarroako 5ek, Bizkaiko beste 5ek, Arabako bik eta Iparraldeko batek. Arazo ba­tzuk medio, Errioxako ordezkaririk ez da izango aurten.
Aldaketa gutxi izango dira, baina hiru berrikuntza aipatu zituzten. Batetik, aurreneko lau sailkatuentzako sariei, hurrengo lau sailkatuentzako sariak gehitu zaizkie: 8 lagunentzako otordua, Petritegin.
Bestalde, fitxaketarik ez da onartuko aurten, klubek afizionatu mailetan egiten duten lana azpimarratzeko. Eta ordainetan, kadete eta jubenilek bi mailatako edozeinetan jokatu ahal izango dute; sekula ez, nagusietan.
Azkenik, gogorarazi zuten Gazteleku, Iparralde eta He­r­na­nik jokatzen duten partiduak ez, beste guztiak erosi daitezkeela, 300 euroan.

Etorkizuneko pelotari haundiak, klubetan
Txapelketa hau «afizionatu mailan klubek egiten duten lana errekonozitzen aurrenekoa» izan zela azpimarratu zuen Rufino Rekalde, Her­na­niko ordezkariak. Martxelo Otamendik, Berria egunkaritik, kluben lana goraipatu zuen: «Barriola bezalakoak, horrelako klubetako harrobi izan dira!». 

XIV. BERRIA TXAPELKETA

FINAL HAMASEIRENAK
APIRILAK 9:
-Markiña-Amurrio
-Txukun Lakua-Azkoitia
APIRILAK 23:
-Danok Lagunak-Zugarralde
-Usansolo-Intxurre
APIRILAK 30:
-Ultzama-Olgetan
-Tolosa-Bortziriak
FINAL ZORTZIRENAK: Maiatzaren 7, 14, 20 eta 28an
FINAL LAURDENAK: Ekainaren 4 eta 11n
FINAL ERDIAK: Ekainaren 18an
FINALA: Ekainaren 25ean, Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!