Pauso txiki edo haundian, baina denak Korrika

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 3a, 02:00

Korrika ofizialaren aurretik, bestelakoak egingo dira gaur Hernanin: 10:15etan, atletismo pis­tan, Mikro Korrika (Hau­rres­ko­lakoak); 11:00etan, Ka­ro­bie­ta­ko kioskotik abiatuta, Ko­rri­ka Txikia (Lehen Hezkun­tza­ko­ak); eta 16:00etan San­dius­terrin hasita, Dino Ko­rri­ka (helduak, adinekoak). 

Galarretan, musika
Mondragon Unibertsitateko Orona Ideoko kanpusak ere bat egin du Korrikarekin, eta bihar, 12:30etan, Jurgi Eki­za­ren kontzertua izango da, de­bal­de. Erreserba: 608 760 252.

Iruñara, autobusean
Igandean bukatuko da Ko­rri­ka, Iruñan, eta bertara joateko au­to­busak jarriko dira Her­na­ni, Astigarraga edota Goi­zue­tan. Txartelak salgai dau­de AEKn, Astigarragako Zi­po­tza eta Ikatzan, eta Goi­zu­e­tako Amaia kafetegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!