Ikaragarrizko balentria berriro ere, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 3a, 02:00

Borroka sutsua izan zen atzo Landaren, zuzeneko arerioak diren bi talderen artean. Her­na­nik lortu zuen azkenean, urteko helburua; Bartzelonari 15 eta 7 irabazita, ia-ia lortua dau­ka Ohorezko Mailan man­tentzea.

Parez pare, ia partidu osoan
Bi taldeek beharrezkoa zuten garaipena atzo, jaitsiera pos­tue­tatik libratzeko. Gauzak ho­rrela, nabariak ziren ten­tsi­oa, eta irabazteko grina. Her­nani ondo hasi zen, 3 eta 0 aurreratu baitzen mar­ka­gai­luan, 20garren minutuan Anartz Elosegik lortutako zi­gor kolpe batekin.
Baina lokatzez blaitutako es­kuetan baloiak nola, ha­la­xe egin zien irrist aldeko zor­te­ak lau minutu geroago; Bar­tzelona aurreratu zen 3 eta 7, entsegua eta haren gauzatzearekin.

Erasoa eta defentsa, orekatuta
Hernanik ez zuen, ordea, ezer oparitzeko asmorik. Bigarren denboran, 47 mi­nu­tu­an, Jon Otxotorenaren en­tsegua­re­kin aurrea hartu zuen, 8 eta 7. 
Tentsioak gora egin zuen, eta lokatzak zaildutako ze­la­ian min hartu zuten bi jo­ka­la­rik; Bartzelonako batek eta Her­naniko Jon Insausti, In­txe­tak. Sustoa pasata, nor bere kabuz atera zen zelaitik, eta partidua bukatzeko 12 minuturen faltan, Oier Gar­men­diak luze botatako ba­lo­ia­ri esker, entsegu lerroan zen berriro Hernani. Bar­tze­lo­na baloia urruntzen saiatu zen, baina Jon Ander Puer­ta­sek blokeatu eta entsegua lor­tu zuen. Anartz Elosegik gau­­za­tu, eta 15 eta 7 jarri zi­ren aurretik, markagailuan.
Handik aurrera, Bar­tze­lo­na saiatu zen, baina Her­na­nik ikaragarrizko lana egin zuen defentsan, eta bonus punturik ere ez zion opartiu arerioari.

Quesos eta Ciencias
Garaipen honi esker, Her­nanik atzean utzi ditu Getxo, Bar­tze­lo­na eta Ciencias, eta salbatu da ia. Datorren aste­bu­ruan are­rio gogorra izan­go du; VRAC. Eta az­ke­ne­ko­an, Cien­cias, Lan­daren; ma­te­matikoki jaitsita izango da, se­gu­ru asko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!