Euskara Ari Du Hernanin ekimenak Eutsi Euskarari kanpainari segika, egitasmo berri bat jarri du martxan: Superbotereena.
Halaxe adierazi dute: «Hernaniarren %80k dauka superboterea. Asko eta desberdinak dira superbotereak. Batzuk eusten dira trebeak; beste batzuk, entzuten; eta badira, kutsatu ere egiten dutenak. Zein ote da zurea?
Bideoak, sarean
Superbotere horien berri eman dute hernaniar batzuek bideoen bidez, eta sarean ikusi daitezke. Korrikak Euskal Herrian barrena itzulia egin bitartean, bideo gehiago argitaratuko dituzte, eta horiek partekatzeko gonbidapena luzatu dute. Bideoak, loturetan.
https://www.youtube.com/watch?v=JVjtHAN4jF0
https://www.youtube.com/watch?v=GD1wZ2it248