Extremadurako Kultura Elkarteak antolatuta, Extremaduraren inguruko Jardunaldiak antolatu dira, beste behin, Hernanin; aurtengoa, 25garren edizioa da.
Atzo hitzaldia eman zuen Ezequiela Albarran Garcia irakasleak, Chile konkistatu zuen Ines de Suarezi buruz.
Gaur, berriz, Atsegindegin azoka jarriko da goizeko 10:00etatik aurrera, Extremadurako jakiekin. Eta 13:00ean, Virgen de Guadalupe taldeko abeslari eta dantzarien emanaldia izango da.