Partidu erabakiorra, Bartzelonaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 2a, 02:00

Urteko partidurik erabakiorrena jokatuko du Hernanik, gaur, Bartzelonaren aurka Lan­da­ren, 12:00etatik aurrera. Sailkapenean bi puntuko aldea besterik ez dute, eta gaurko partiduak gauza asko argitu ditzake.

Urteko helburua lortzeko aukera, Hernanik
Hiru jardunaldi falta dira Liga bukatzeko, eta kataluniarrak aurkari zuzenak dira, sailkapenean, jaitsiera saihesteko borrokan. Hernani hamargarren dago sailkatua, Bartzelona baino puntu bat gehiagorekin, eta beraz, gaurko aurkaria da, orain bertan jokatuko balitz, jaitsierako promozioa jokatuko lukeena. Dudarik gabe, bien arteko lehia honek gauza asko erabaki ditzake, gaurkoan. 
Hernanik irabaziko balu, Bartzelonaren aurretik gutxienez bost puntura jarriko litzateke, bi jardunaldiren faltan. Hori nahikoa izan liteke, eta lor­tuz  gero, urteko helburua beteko luke Hernanik. Galduz ge­ro, ordea, promozioa ez jo­ka­tze­ko helburua zail jarriko li­tzateke. 

Zaleen babesa, jokalarien kemena bezain erabakiorra 
Horrexegatik, gaurkoa, Landa­ren bizi izan diren egun haundi horietakoa izango da, eta zaleen babesa beharrezkoa izango da, taldeari lagun­tzeko. 
Orain bi urte, azken jardunaldian bi talde hauen artean erabaki zen Hernanik maila galduko zuen edo ez. Herna­nia­rrek partidua aurrera atera zuten, eta mailari eutsi zioten. Bartzelonak, berriz, promozioa jokatu behar izan zuen. Her­na­niko zaleek historia errepika­tzea espero dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!