Larunbatean Baionara joateko deia, herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 4a, 02:00

Ekimena antolatu du Bakea­ren Artisauakek la­run­bat ho­ne­tan, arratsaldeko 15:00etan Baionan. ETAren armagabe­tzearen eguna deitu dute, hain zuzen ere; eta deialdi ho­rre­kin bat egin du Ezker Aber­tzaleak, eta dei egin die hernaniarrei, parte hartzeko.
Horretarako, autobusa ere jarri dute Hernanitik. Eguer­di­ko 12:00etan abiatuko da Atse­gindegitik, eta txartelak sal­gai daude Garinen, 10 euroan. Baz­karia ere, prezioaren barruan dago.
Bakearen Artisauakek azal­du dute, «konbentzimendu osoa» daukatela, armagabetze osoa «baldintza saihestezina» dela euskal gatazka behin be­tiko konpontzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!