Azkeneko sei familiak, Errumaniara bueltan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Ergobiako errumaniar kanpamenduak bizi ziren azkeneko sei familiak agurtuko ditu Astigarragak datozen egu­netan.  Hala jakinarazi du, hain zuzen, Astigarragako Udalak prentsa-ohar baten bitartez.

Asteartean uko, proiektuari
Bertan azaldu dute: «Aste Santua baino lehen egingo dute buelta beraien herrialdera beren borondatez gizarte-hezkuntzarako esku-hartze pro­iektuari uko egin ondoren. Proiektu horretara atxikitu ziren gure herrian bizi ahal izateko». Udalak dioenez, as­te­arte honetan bertan sinatu dute ofizialki proiektutik ateratzea.
Era berean, «zorte ona» opatu die Udal gobernuak buel­ta honetarako.

51 familia, hasieran
Duela bost urte ezarri ziren aurreneko familiak Astigarra­gako kanpamenduan: «hasiera batean 51 familia finkatu ziren bertan, horietako 14  dagoeneko atera ziren, eta bizitza normalizatuak jarrai­tzeko gai dira», azaldu du Udalak. 

Hasieran ezarritako daten arabera, kanpamendua uztailerako hustu behar zuten.

Urte hauetan zehar, «lan­du dituzte garbiketa eta osasun kontuak, alfabetatzea, lan formakuntza eta familia-egitura». 
Gai horiek, hain zuzen, gizarte-hezkuntza esku-hartze programaren bueltan lan­du dituzte.
Esku-hartze programa 2012­­­an jarri zuen martxan Romi Bidean elkarteak, Hernaniko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Al­dundiarekin eta Eusko Jaur­la­ritzarekin elkarlanean. 
Proiektuaren  helburua zen «bertan bizi ziren kideen autonomia pertsonala sustatu eta babestea, baita inguruan gizarteratzea ere». 
Hasieran ezarritako daten arabera, kanpamendua uztailerako hus­­tu behar zen, beraz, aurreikusi baino lehen gertatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!