Ekintzatik ekintzara, Aste Santua tartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Korrika izango da, Aste San­tua kontuan hartu gabe, apirileko osagai nagusia. AEK Eus­ke­raren aldeko ekimenaren bueltako ekintzekin hasiko da apirileko agenda gaur. 

Hain zuzen, Akerbeltz taldeak berbena eskainiko du gaur Joseba Barandiaran plazan, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 22:00ak bitarte, eta horrekin bukatuko da, ofizialki, As­tiga­rra­gako Korrika Kultu­ra­la, Ko­rrikari bidea egiten dio­na.   
Baina benetako bidea ez da asteartera arte egingo. Herna­ni zeharkatu ondoren, orduan iritsiko baita 20. Korrika Asti­ga­rragara. Goizeko 11:44ak al­de­ra espero da iritsiko dela Ko­rrika Martindegi auzoko Iretza sagardotegiaren parera, eta ber­­tan hartuko dute aurreneko lekukoa astigartarrek.
Eta ostiralean, Korrikari bukaera emateko egingo da Korrika Txikia Herri Eskolako ikasleekin batera, bi txandatan: goizeko 11:15etan abiatuko dira bi urteko haurrak 1. eta 4. mailakoekin batera; arratsaldeko 15:00etan, aldiz, beste guz­tiak egingo dute korrika.

Crossfit erakustaldia, oporren aurretik
Udalak duela hilabete jakinarazi zuenez, datorren larunbatean egingo dute crossfit erakustaldi haundia. Goizeko 11:00e­tatik eguerdiko 14:00eta­ra izango da Foru Plazan, eta Zo Zongó taldearen doinuek girotuko dute erakustaldia bera.

Aste Santua, ekintzaz blai
Hamaika ekintza izango dituzte aukeran, gainera, herriko txiki eta gazteenek. Alde batetik, Xaguxar aisialdi taldeak ludoteka egingo du goizez, ikastolan. 
Eta bestetik, udal eraikinek ere hartuko dituzte planak: kiroldegian, Jolas Txiki egitasmoa egingo dute; eta kultur etxean, aldiz, hainbat tailerretan parte hartzeko au­kera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko gazteek. 
Jolas Txikiri dagokionez, Mundarrok jakinarazi du astelehenera arte luzatu dutela izena emateko epea. Horre­tarako: 943 333 676 edo kiroldegia@astigarraga.eus.

Bestelako ekintzak, ere bai
Horiez gain, beste motatako planak ere egingo dituzte apirilean zehar. Plaza Dantzetarako  zita jarri du Astigar taldeak biharko, 12:30eta, Joseba Ba­ran­­diaran plazan. Baita ere izango dira: zinea, literatur solasaldia, antzerkiak... 

 

Apirileko agenda

1 Akerbeltz. Berbena. Joseba Barandiaran plazan, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 22:00ak bitarte.


2 Plaza Dantzak. Muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikarekin, dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Antolatzailea: Astigar dantza taldea. Joseba Barandiaran plazan, eguerdiko 12:30etan.


3 Pituxa clowntu kontari. Ipuinak. Haur eta gazte liburuaren eguna ospatzeko, ipuin saio berezia Bazen Behin Clown taldearen eskutik. Liburutegian, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera: doan.

3-23 Sagardoa eta gazta dastaketa. Ohiko bisita gidatu eta sagardo, muztio eta likoreez gain, Euskal Herriko hainbat gazta ere dastatu ahal izango dira. Ordutegiak: apirilaren 13tik 17ra, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara; apirilaren 18tik 22ra, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara; apirilaren 23an, 11:00etatik 13:30etara. Prezioa, bisita eta dastaketa barne: 5,50 euro pertsonako, eta bisita eta bazkaria/afaria sagardotegian, 34,50 euro. Informazioa eta erreserbak: 943 550 575 edo info@sagardoetxea.com.

4 Korrika. Hernanitik pasa ondoren, Astigarragara iritsiko da, goizeko 11:44etan.

4/11/18/25 Jakin+ Programa: Literatura eta liburuak. Esperientziak trukatu, trebatu, pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta genero ikuspegia lantzeko egitasmoaren barne, apirileko asteetan Cecilia Blanco soziologo eta idazlearen eskutik ondoko saioak eskainiko dira:

  • 4 Literaturaren objektu eta subjektua.
  • 11 Literaturaren historiaren hainbat ikuspuntu.
  • 18 Zergatik idazten dugu?
  • 25 Gertuko lehenaldia eta oraina.

Doan. Izenematea: berdintasuna@astigarraga.eus. Hizkuntza: gaztelania. Antolatzailea: Berdintasun saila.

5 Zilegi Eskolak: Euskal Balezaleen Triskantza. Dokumentalaren ondoren, solasaldia izango da Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa egileekin. Kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera: doan. Antolatzaileak: Udaleko Euskera saila eta AEK euskaltegia.

7 Korrika Txikia. Astigarragako Herri Eskolako ikasleen eskutik: 11:15etan, bi urteko haurrek 1. eta 4. mailakoekin batera, ikastolatik Foru Plazara joango dira; eta arratsaldeko 15:00e­tan, gainerako ikasleek korrituko dute. AEK euskaltegiak Udalaren babesarekin antolatua.

8 Crossfit erakustaldia. Astigarraga, Irun, Burgos eta Madrilgo lau gimnasioren erakustaldi eta lehia Zo Zongó taldeak animatuta. Foru Plazan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte. Antolatzailea: Kirol saila.

8 Solasaldia: Telebistako errealitiak. ‘El Conquistador del fin del mundo’, ‘Kuxkuxeroak’ eta ‘Gu eta gutarrak’ eta telebista saioen bidez ezagun egin diren Amaia Puertas eta Txurrurekin solasaldia. Gaztelekuan, arratsaldeko 19:00etan.

22 Zinea: Printze txikia. Animazioa. Iraupena: 106 minutu. Sarrera: 2 euro. Antolatzailea: Euskera saila.

24 Literatura solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Elvira Navarro idazlearen Los últimos días de Adelaida García Morales liburuaren ingurukoa izango da. Hizkuntza: gaztelania. Arratsaldeko 19:30etan, liburutegian.

26 Ipuin musikatua: Emakume eskeletoak: amodiozko ipuinak. Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko, helduentzako ipuin saioa Maite Arreseren eskutik Mau Ziemkiewicz biolin jotzaileak lagunduta. Kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrera: doan.

27 2017ko Santio Jaietako bilera. Udaletxean, arratsaldeko 19:30etan.

28 Solasaldia errumaniar komunitatearekin elkarbizitza hobetzeko. Arratsaldeko 18:30etan, Kultur Etxean.

29 Kalejira: Iruñeako alde zaharreko erraldoi eta kilikiak. Txirriskla txistularien elkarteak antolatu eta Udalak babestua. Iruñeako lau erraldoi, lau kiliki eta dultzainero talde bat Astigarragako Txirriskla elkarteko txistulariek lagunduta. Foru Plazatik abiatuta, eguerdiko 12:30etan hasita.

29 Tailerra: Habikutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurren­tzat izango da, baina helduek ere parte hartu dezakete. Izenematea: it.ingurugiro@astigarraga.eus edota 943 33 52 41. Doan.

 

ASTE SANTUAN ZER?

- JOLAS TXIKI, kiroldegian: 2-5 urte (2012-2015) bitarteko haurrentzat 09:00etatik 13:00etara.

  • 1.Txanda: hilak 10-11-12. 30,70 euro (bazkideek), edo 38,80 euro.
  • 2.Txanda: hilak 18-19-20-21. 41,00 euro (bazkideek) edo 51,80 euro.

Bi txandak: 64,50 euro (bazkideek) edo 82,10 euro.
Bigarren sendiari %10eko beherapena. Izenematea, kiroldegian: 943 333 676 edo kiroldegia@astigarraga.eus.

- XAGUXAR LUDOTEKA, ikastolan: 4-12 urteko haurrentzat (2013-2005).
Txanda bakarra: apirilaren 10etik 21erako astegunak.
Ordutegia: 09:30-13:00, baina 08:00etarako joateko aukera (20 euro gehiago).
Prezioa: 40 euro.
Izenematea: kultur etxean eta informazioa info@xaguxar.org helbidean.

- HAURRENTZAKO TAILERRAK, kultur etxean: 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2005-2011).

  • Apirilak 10-11-12: 10:15etatik 11:45etara, zientziarekin jolasean (15 euro); 12:00etatik 13:30etara, Txiki Txef I (15 euro). 
  • Apirilak 18-19-20-21: 10:15etatik 11:45etara, artista txikiak, sukaldaritza tailerra zaporeak bereiztu, konbinatu eta errezeta harrigarriak egiteko (22 euro); eta Txiki Txef II, 12:00etatik 13:30etara (22 euro).

Informazioa eta izenematea kultur etxean (943 335 964).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!