«Bost urterekin hasi nintzen izotz hockeian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Ligako txapeldun eta Kopako azpitxapeldun izan berri zarete. Balentria.
Senior bezela bigarren urtea izan da niretzat. Pasa den urtean pixka bat hasi nintzan entre­natzen talde nagusia­re­kin, mi­nutu batzuk izan ni­tu­en, pausoz pauso joan naiz,  eta aurten ezin naiz kexatu.

Ezin da gehiago eskatu, ezta?
Egia esan, ez. Hasieran mi­nu­tu gutxi jokatzen nituen, bai­na denboraldia aurrera joan ahala, entrenatzaileak kon­fian­tza gehiago izan du, eta puntuak lortu ditut (asis­ten­tziak gehi golak). Erdiko au­rrelari edo eskuin hegal pos­tu­etan jokatzen dut. Final­ean lehenengo gola egin nu­en.

Izugarria izango zen...
Egia esan, markagailua ire­kitzea haundia izan zen. Bi­de­oa ikusi dut etxean, eta ora­in­dik nola sartu nuen gal­dera egiten diot neure buru­ari.

Aurreko urtean ere, gertu izan zenuten Liga irabaztea.
Pasa den urtean alde­ran­tziz izan zen. Liga bos­garren par­ti­duan galdu genuen gure izotz pistan, Donostian. Aur­ten alderantziz izan da. Kopa gol batengatik galdu genuen eta Jacaren aurka izan dira par­tidu guzti horiek.

17 urte Txuri Urdinek, Ligako txapeldun izan gabe. Gogoa izango zenuen irabazteko.
Urte asko dira. Aurreko ur­tean gertu izan ginen. Presidentea­rentzat izuga­rria izan da, Rosa Zubel­dia­rentzat.

Noiz hasi zinen izotz hockeian jokatzen?
Bost urterekin hasi nintzen. Igande arratsalde batean, hi­ru urterekin, gurasoek izotz pis­tara ekarri ninduten patina­tzera, eta engantxatuta geratu nin­­tzen. Bertako eskolan hasi nintzen eta bost urterekin iri­tsi zen izotz hockeia edo artis­tikoa aukeratzeko hau­tua. Hockeia aukeratu nuen.
Zazpi urterekin, Madrilgo txapelketa batera joan nintzen jokatzera, eta hura izan zen nire lehe­nengo partidua eta torneoa.

Zure adineko gutxi izango zineten...
Ni izan nintzen lehenengoa garai hartan. 13 urte hauetan lagun haundiek utzi dute hockeia, ikasketak edota arra­zoi desberdinengatik, eta ora­in jarraitzen duten gehi­enak hasi ziren zortzi, be­deratzi edo hamar urterekin jokatzen.

18 urteko beteranoa zara, orduan.
Bai. Gure taldeko jokalari ia denak 18, 19, 20... urtekoak dira. Bi daude 29 eta 30 urte­koak, baina beste denak oso gazteak gara.

Hernanitik jendea animatzen al da izotz hockeia egitera?
Oraintxe bertan ez naiz hernaniar bakarra taldean. Aitor Martin ere taldean dago, bi hernaniar gara jokatzen ari garenak. Lehen lau ginen, Aitorren lehengusu bat eta Eneko, baina utzi egin zuten. Aitor ere sakrifizio haundia egi­ten ari da, Bilbon baitago ikasten.

Pasa den urtean Novi Saden egon zinan Espainiako  selek­zioarekin.
Hala da. Serbian izan nintzen, 20 urtez azpiko mundialean. Ez nuen espero, ni 18 urtez azpikoa naiz eta. Hala ere, deitu egin zidaten eta izu­garrizko ilusioa egin zidan. 2015ean ere egon nintzen Novi Saden, baina 18 urtez azpiko munduko txapel­ke­tan. 2016an bi mun­dial jokatu nituen, Novi Sa­de­koa eta Ma­dril­en 18 urtez azpi­koa. Aurten ere jokatu dut, Lo­gro­ñon, 20 urtez azpikoa. Hiru maila daude, eta Espainia biga­rre­nean dago, erdi erdian.

Izotz hockeian, alde haundiak daude herrialde batzutatik bestetara, ezta?
Frantzian oso maila altua dago, esaterako. Angeluko taldea le­henengo mailan dago, eta eli­te­ra igotzeko borrokan ibili da. Oso kilometro gutxitan gaude, baina maila oso des­ber­dina daukagu. Profesionalak dira.

Gasteizen ere bada tal­dea.
Badaramazkite urte batzuk talderik atera gabe, diru arazoak direla eta. Urte jarraietan Liga eta Kopa ere irabazi zituzten, baina garai horretan hamar atzerritar edo zituzten, eta gaur egun lau atzerritarretara mugatu dute txapelketa. Egia esan, atze­rritarrak kenduz gero, Espai­niako hockeiak ora­indik ere maila baxuagoa edukiko luke. Kanpoko jendeak Ligari, tal­deari eta guri ere maila igotzen digu. Niretzako oso aberas­ga­rria izan da Marcus edo Kelly­rekin jokatzea.

Jendea joaten zaizue ikustera?
Orain bi urte arte, oso jende gutxi hurbiltzen zen, baina aurreko denboraldian Kopa eta Liga finaletara iritsi ginenean gorakada itzela izan zen. Ikus­garria, pasa den urtean gertatu zena. 700 per­tsona sartzen dira, eta jen­dea zutik geratu zen. Aurten hori mantendu da, eta sarrera bikainak izan ditugu.

Etorkizunari begira zer?
Izan dut eskaintza bat Estatu Batuetako talde batean jo­ka­tze­ko, baina lehendabizi ikas­ketak amaitu nahi ditut. Benetan gustatuko litzaidake Fran­tzian jokatzea. Baina esan be­zala, aurretik ikas­ketak amaitu behar ditut.

Zein da zure doai nagusia?
Azkartasuna dudarik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!