10 eguneko bidaia egingo du Calpera (Alacant) Galtzaur jubilatuen elkarteak maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitarte, eta astelehenetik aurrera hiru egunez izango da aukera izena emateko Galtzaur jubilatuen etxeko bulegoan bertan. Bertan emango dute, baita ere, bidaiaren inguruko informazio osoa.