Urtero bezala, Jolas Txiki zerbitzua eskainiko du Kiroldegiak 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da zerbitzua, eta bi txanda izango dira: aurrenekoa, hilaren 10, 11 eta 12an; eta bigarrena, hilaren 18, 19, 20 eta 21ean. Etzira arte luzatu dute izenematea, eta horretarako kiroldegira jo beharko da: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 333 676.