Astigarragako Herriko bizilagun elkarteak antolatuta, faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eskainiko du Goiener kooperatibak asteartean. Kultur etxean izango da ikastarotxoa, iluntzeko 20:00etan hasita. Herritarrei irekia izango da.
Goiener, enpresa euskalduna
Goienerreko adituak, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo euskal kooperatibakoak, hain zuzen, izango dira faktura elektrikoa nola irakurri azalduko dutenak.
6.000 bazkide inguru dituen kooperatiba da Goiener, eta bere helburua da, besteak beste, energia berriztagarriak erabiltzea, eta konpainia energetiko handiengandik independenteagoak izatea.