Eskatzaileak onartuta, Herri Lurren Aprobetxamendurako

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Plenoa egin zuen Goizuetako Udalak, asteartean; eta hainbat puntu onartu zituen. Horietako  bat da, eskatzaileen behin be­hineko zerrenda, Nekazaritza Politika Erkidearekin (PAC) er­la­zionatutako Herri Lurren Apro­be­­txamendurako. Eska­tzai­le guz­­tiak onartu egin dituzte, eta orain, hamar egunez egonen dira ikusgai, udaletxeko tablo­ian.

Bi mozio, onartuta
Bestalde, bi mozio ere onartu zituzten, plenoan; biak ere, EH Bilduk aurkeztutakoak: alkate kurduei elkartasuna adierazte­koa bata, eta Guernica Ger­ni­kara izenburua duena bestea.
Aurrenekoarekin, salatu du­te Turkiako gobernuaren jarrera autoritarioa, Kurdista­ne­ki­ko errepresioa eta giza eskubideen urraketa areagotuz, 2016ko uz­tailaren 15eko estatu kolpetik, bereziki. Besteak beste, kritikatu du 50 herri kurdu baino gehiagotan, dekretu bidez ken­du dituela kargutik, herriak aukeratutako alkateak, eta 39 kartzelan sartu ditu. Alkateei, elkartasuna erakutsi nahi izan die Goizuetako Udalak, mozio honen bitartez.
Eta bigarren mozioarekin, adierazi du Gernika dela kokapenik egokiena, Pablo Picasso margolariaren Guernica obrarentzako, Gernikako herriaren kontra 1937an egindako sarras­­kian oinarritutakoa. Uste baitu, «funtsezkoa» dela uztartzea «gertaera historikoa, artelana eta herria bera». Horregatik, eskaera formala luzatu dio Espainiako Gobernuari.

Korrikari 100 euroko laguntza, Udalak
Bestalde, Goizuetako Udalak jakinarazi du, 100 euroko diru partida bideratu duela Korri­ka­ra, laguntza gisa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!