Saskibaloi taldeek, aldiz, kanpoan jokatuko dituzte partidu garrantzitsuenak oraingo honetan. Bi taldeek gaur daukate zita.
1go mailako probintzia mailako emakumezkoen taldeak Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko du, Arri BKL taldearen kontra, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Maila bereko gizonezkoek, aldiz, Oiartzunera egingo dute txangoa. Bertako kiroldegian daukate zita emakumezkoek baino ordu erdi beranduago, 18:30etan. Eta han neurtuko dituzte indarrak Oiartzungo Lagunak taldearen kontra.