Hernanin jokatutako derbian lortutako garaipen bereziaren ostean, Zarkumendegira bueltan dira gaur Mundarroko mutilak.
Arratsaldeko 16:00etan hasita, etxean hartuko dituzte moreek Sanpedrotarrak taldeko kideak.
10 puntuko aldea, Ligan
Momentu onean dago Mundarro. Dena den, ez da arerio erraza izango. 10 puntuko aldea daukate sailkapenean, hain zuzen, 7garren dago Mundarro, eta 11garren, aldiz, Sanpedrotarra taldea.