Aste Santuko mezak, bihar zortzitik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Aste Santua dela eta, Urumea bailara osoan izango dira mezak. Ereñotzun, hasteko, elkarteko penitentzia egingo dute asteazkenean, San Antonio elizan, arratsaldeko 17:00etan; datorren igandean, berriz, erramu bedeinkapena egingo dute, 10:00etan; ostegun santuan, Jaunaren afariko meza, 18:00etan; ostiral santuan, goizeko meza 09:00etan eta Pasio ospakizunekoa 18:00etan; larunbatean Pazko Gaubeila 19:00etan; eta igandean meza nagusia, 10:00etan.
Aranon, berriz, ostegun eta ostiral santuetan izanen dira bi meza, 11:00etan aitortza eta 17:00etan elizkizuna; hurrengo larunbatean Pazko gauekoa, 21:00etan; eta Pazko egunekoa igandean, 10:00etan.
Eta Goizuetan, azkenik, erramu bedeinkapena eginen dute bihar zortzi, igandean, 11:30etan Magdalenan, eta elizara prozesioa gero, 12:00etan meza egiteko; asteazkenean, bi meza izanen dituzte, 18:00etan eta 21:00etan; ostegun santuan, meza 08:00etan eta azken afarikoa 19:00etan; eta ostiralean, meza 08:00etan eta nekaldia eta heriotza 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!