Kontzertu berezia eskainiko dute gaur, Aranoko lau musikari eta abeslarik; zehazki, Ansa ahizpek eta haien amak: Maria Jesus Zugarramurdik, Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansa alabekin batera.
Oiartzunen ariko dira lau aranoarrak, Manuel Lekuona udal bibliotekan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Artan txuriketa izeneko emanaldia eskainiko dute, ahozko transmisioari buruzkoa.
Beraien saioa, Herri Musikaren 16garren Jardunaldien barruan kokatzen da, kultur ondarearen kudeaketa eta hedapenerako. Soinuenea Fundazioak, Egokituz laborategiak eta EHUk antolatu dute.