Egun seinalatua izango da biharkoa, Ereñotzuko Ur Mia elkartean. Batetik, bihar egingo dutelako urteko batzarra; goizeko 10:30etan hasita, soziedadean bertan.
Eta bestetik, bihar izango delako azkeneko eguna, elkarteko mus txapelketan apuntatzeko. 20 euro izango dira inskripzioa, bikoteko.
Apirilaren 3an hasiko da txapelketa, eta astez aste jokatuko da, maiatzaren 6ra bitarte. Egun horretan egingo dute elkarteko urteko afaria, eta horrekin batera jokatuko da, mus txapelketaren finala.
Afari horretarako txartelak, etzi jarriko dituzte salgai, Ereñotzuko Irrintzi tabernan.