Auzolana gaur eta bihar, Leoka inguruan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

«Herri partaidetza eta gizarte kohesioa sustatu nahi dituen proiektua da OasisLab», taldeak berak azaldu bezala. Helburua da herritarren ametsa identifikatu eta egi bihurtzea, eta Hernanin 102 ametsen berri jaso dute; horietako bat, ekintza kulturalak eta topaketak egiteko eremu bat berrerabil­-t­­zea. Hain zuzen, Leoka labaderoa eta haren gaineko arkupeak egokitzea erabaki da, eta horretarako auzo lana deitu da gaur, 09:30etatik 19:00etara eta bihar 09:30etatik 14:00etara. Irekia da, eta animatzeko dei egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!