Jazzaren magiak ukitutako kantuak gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00

Kontzertu berezia prestatu du gaurko Hernaniko Mu­sika Bandak; arratsaldeko 19:00e­tan hasita, Atse­gin­de­gin, jazz ukituko obrak in­ter­pre­tatuko ditu. Gonbidatu be­­reziak izango ditu, gai­nera.
Hasteko, zuzendari lane­tan Miguel Blanco, baju-jole eta musika sortzaile katalu­ni­arra ariko da. Era berean, beste sei musikari haundi ariko dira Musika Bandako kideekin jotzen:  Iñigo Lopez abeslaria, Leire Be­rasaluze abeslaria, Hilario Rodeiro bateria-jolea, Erik Niemietz piano-jolea, Luisa Brito kon­tra­baxu-jolea eta Jorge Gon­zalez gitarra-jolea.

PROGRAMA

- Suite Ravel. (Moldaketa: Miguel Blanco). 
- La Retamilla. (Jose Antonio Ramos. Moldaketa: Miguel Blanco). 
- Nonna I Nil. (Miguel Blanco). 
- Habanera excéntrica. (Miguel Blanco). 
- Sabor Sabor. (Antonio Flores. Moldaketa: Miguel Blanco). 
- Maitia Nun Zira. (Herrikoia. Moldaketa: Miguel Blanco).
- It’s a man’s world. (James Brown. Moldaketa: Miguel Blanco).
- Sex Machine. (James Brown. Moldaketa: Miguel Blanco).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!