Erramu bezperan, hilaren 8an, Arantzazura erromesaldia antolatu du Donostiako Elizbarrutiak, eta izena emateko, San Joan Bataiatzailea parrokiko bulegora jo behar da; 12 euro balio ditu, eta oinez igo ezin dutenentzat autobusa jarriko da Oñatitik. Bestalde, Aste Santua datorrela eta, Elkarteko Penitentziak egingo dira: bihar, 19:30etan San Joan Bataiatzailean; etzi, 19:00etan San Jose Obreron; eta asteazkenean, 19:00etan, Ereñotzuko San Antonion.