Angel Oiarbideren hitzaldia, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 1a, 02:00


Ekainaren 18an eginen dute Herri Galdeketa, Goizuetan. Eta horren bueltan, zenbait ekintza antolatu dituzte, datozen egunetan ere. Datorren ostiralean, apirilak 7, hitzaldia emanen du Angel Oiarbidek: Unea iritsi da; arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Apirilaren 12an, berriz, batzar irekia eginen dute, ekainaren 18rako galdera adosteko. Herritar guztiak daude gonbidatuta, eta denen artean aterako dute galdera bat, gero eskualde mailara eramateko, Mendialdeko galdera gisa proposatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!